MANEX ERDOZAINTZI

HOGEITABORTZGARREN ORENEKO MEDITAZIONEA!

Zoin diren ederrak

Jaunaren obrak!

Izadi guziak xoratzen nau!

Begi beharrietarik sartzen zauzkitala:

Izarren i˝harrak eta iruzkiaren pindarrak

Mendien gainen-gainak eta itsasoaren zabala

Materiaren ixiltasuna eta bizidunen mintzoa!

Izadi guziak xoratzen nau!

Eta hobeki gizadiak emaiten diolarik bizia:

Bortuan nexka baten begietan sortu argia

Eta haren bihotzak ideki barne beroa

Eta haren ezpainek murmurikatzen dautaten elhea!

Zoin diren ederrak

Jaunaren obrak

Izadian eta Gizadian

Ixiltasunean bezala elhean

Bihotzek elgarri

AMODIOA

Mintzatzen

Dutelarik!

Arantzazu'n 1965'ko buruilan

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons