MANEX ERDOZAINTZI

Hire enborratik adarrak ateratzen ziren bezala

Eskual-Herritik eskual umeak nahi nizkek ateratzen ikusi!

Lodi, azkar, hedadura luzean, mundu zabaleraino.

Hire enborrari adarrak lotuak ziren bezala

Eskual-Herriari eskual umeak nahi nizkek lotuak ikusi!

Odola garbi dariotela zainetan.

Adar eiharrak haizeak aurtikitzen ditu

Enborratik darion izerdia

Eskual umeek lotuak dagotzila Eskual

Herriaren odolaz bizituak.

[1964]

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons