MANEX ERDOZAINTZI

[BIZIAREN KARATSA edo ESPERANTXAREN IZARRA]

Igande gau hartan, hamarrak ondoa(n), Elichondokobordako kusien etchen auhaldurik etcherat banindoan zainegiz. Dendain alderat heltzearekin entzun nuen aire bat bizpahiru botzetan emana:

"Nevadarat joan nintzan, dirurikan gabe

Handik itzultzekotan maitia bost miliunen jabe...

Ai...Ai...Ai..."

Kantu horrek bihotza itzuli zautan, eta baratu nintzan ichtant bat zubi izkinean. Ene azken gaua. Bihar joanen nuk Nevadarat...Joanen dirurikan gabe...noizbeit itzultzekotan maitia zure ganat bost miliunen jabe...Etchea utzirik, bihar joanen nuk ene herritik urrun...Parise alderat fortunaren bila...

Chutitu nintzan eta sartu Dendaineko ostatu chokoan.Kantari hek, ene lagun hoberenak ziren: "Gau hun Maņech...", "Gau hun... gau hun dener". Azken gaua enetzat, zonbeit denborarendako, ene adichkide hoberenen artean! Elgarrekin egon ginen, bedera basotra arnoren aintzinean, geroaz mintzo...Uono oroitzen naiz gau hartaz: lau ginen, haur denborako adichkide elgarretarik ezin berechiak. Eskolan lanean bezala krepaukerietan, plaza gainean ilhuntzeraino pilotan espartinak chehaturik...eta orai uda guzian, herriz-herri, bestaz besta, plazetan alegera. Mendizola'ko Jean, mutiko ttipitto bat, dena ginarre, bizkar zabal batekin; ez beharba elekari nardagarri hetarik bena mutiko sano bat, bazakiana hitzaren emaiten behar zen mementoan. Jean ene adichkide gozoena bere harpegi sendoarekin, irri ezti-gozo batek beti edertua. Beharba Mendizolako primu izaiteak dako emaiten seriostasun eta gizontasun hori. Ene parian aldiz Echtebe Murruinekua, izaitez ahal den muthikorik arralleriazko; eztu Echtebek malizia pentsatu. Muthiko luche bat charmanta, dena zain, menditarra. Orgamendiko eremu guziak bere sakela bezala ezagutzen ditu. Ene ondoan nuen, eskuineko aldean, Leon Etchechuri, bere Aitareko machtrugintzan ari dena. Muthiko eztia, lehen lehena cherbitchu baten egiteko. Muthiko fina bere bisai luchearekin. Gazten artean badaki nola ibil, eta alegia deusez, nola bil berekin gazte andana kantu bat botatuz edo ikaragarriko irrintzina bat.

Lauak ginen elgarrekin bilduak, azken memento gocho baten pasatzeko Dendaineko ostatuan...

Etcheratu, gauerdi irian, ohean sartu nintzan eta berehala lokartu. Eta amentsetan Parise ikusi nuen: banindoan hango karrika ederra, magasina ederren aintzinean pasatuz, batzutan sudurra sartuz...Jauntto bat ederra eginez, arropa eder batzu soņian, krabata ttinki lephoan, moltsa, sosez hanpatua, barneko sakelan ichkilima batekin segurtatua.

Batzutan baratzen nintzan, miraila gisako zerbait aurkitzen nuelarik, eta janttoari behatzen segurtatzeko hea bethi plonbian zenez... Gero aintzina banindoan... ezpeitakit norat!

* * *

Pariserat joan nintzan.

Uono orhoitzen naiz urriko goiz eder bat zela Pariserateko treina hartu nuen egun hartan.

Egun ezta amentsik. Parisen naiz: lehenengo amentsa ihes joan, eta ni, orai heben, moltsa arhin eta mehe.

Utzi nuen etchea: nigarretan utzi ene Ait'Ama chaharrak, etcheko athe aintzinean.

Eta orai Parisen naizela!

Eta orai Parisen nagola!

Frantziako kapital famatuan!

Sos kotsiaren irabazteko ethorria.

Lur-lanak dauzkan dorpetasun eta nekezietarik eskapatzeko!

Gustian bizitzeko, deskantsuan eta lagun airosen artean!

Behar nuela, nik ere, amiņo bat jastatu hiriko bizia, anitzek dioten bezala: bizi aijeta!

* * *

Ene Aita; Ene Ama; Ene etchekoak.

Bostgarren estajan dut ene ganbera.

Haraino heltzeko eskalierrak.

Gaur nekez iragan ditut.

Sarthu naiz ohean, buluzteko denborarik hartu gabe.

Nigarrek ene begiak busti dituzte; busti ene mihise churiak...

Mila pentsaketa ilhun nintuela buruan.

Inguruko alde guzietan, nihuntik ezin denak ohatuz.

Nihuntik ezin bat bururaino segituz.

Mila gogoeta beltz, ganberako ilhunpea baino beltzago.

Eta ene kaskoan sekulako dantza erho batean

Banbaka alde guzietarat...

* * *

Ene Aita; Ene Ama; Ene etchekoak

Uste nizin (haur inochenta! -erraiten zidaten) anitz sos biltzea; uste biziki aberastea, sobera nekatu gabe, zuek bezala leherrinik arizan gabe eta athorrarik busti gabe...

Bainan bazindakite (badakizue ba zuen larriaren gostuz) heben ere, hor gaindi bezala, miliunak eztirela ahurrerat berak jiten.

Heben ere mirakuilu guti; denetan bezala: lana.

Bethi lana.

Eta lan dorphea, ezen ezpeitut sekulan gisa hortako lanik egin.

Ez nihauren ideiaz egiten ahal nuken lan on bat. Bainan norbaitek manatua, hola eta hola egin behar. Kasu besteņez!

"Aujourd'hui il faudra..."

"Mais bon sens vous n'ętes pas dégourdi pour 2 sous."

"Je vous dis de faire comme įa..."

"Garįon..." Eta zalhukara ibili behar...

Gisa hortako litaniaz, egun guzian, egun guziez beharriak tutatuak.

Gisa hortako terrenteriaz, egun guzian, egun guziez zainak heziak.

Jakin gabe nor nizan et norekin naizen.

Jakin gabe ene lanaren balioa.

Sekulan ikusi gabe ene gostuko lan batean ene izaite pochi bat emana.

* * *

Ene aita.

Zure erasiak, batzutan frango borthitzak zitziazkitzun eta kechatzen zinen aldi hetan, nahiago nizin lasterka fite eskapi alhorretan urrun.

Bainan zu ene Aita zira.

Berdin maite zindutan kechu zinelarik ere.

Baniakizun zure larderiaren berri.

Aratsa jin eta, Amak auharia prestatzeko denboran, bazindakien zure amodioaz gure gogo bihotzen berotzen.

Uachteko botz ikaragarri hura egiten zinduen ezti ichtorio pollit batzuen kundatzeko supazter chokoan.

Eta nola elgarrekin irri ederrik egiten gindien gure Aita beitzira, enea eta aneiena

Eta gu zure haurrak beigira.

* * *

Hebengo erasiek etzie segur holako gochotasunik.

Badute halako kirets aire bat, bihotzean min bat bezala sorarazten beitute.

Heben nagusi eta mutil.

Nagusiak ezdaut tresna bati baino gehiago kasuiten.

Nahiago du bere chakurra arthatu!

"Choria kantari eder libertatian denian"

-dio arrazoinekin Eskual-Herriko olerkari batek.

Zonbat aldiz etzaut orhoitzen etcheko libertatia!

Nagusitasunaren pizua behar da haztatu;

Sehitasunaren beheratasuna behar da ezagutu

Jakiteko libertatearen aberastasuna.

"Vous n'ętes bon ā rien..."

"Si vous rouspetez... vous voyez..."

Erhi batek dauzula erakusten apartamentuko athea.

Elhe horien kiretsa: eneagarri, okazgarri, nardagarri.

* * *

Uste nizin sosarekin frango adichkide egitea.

Bainan sosik ez; adichkide gutiago uono.

Bakartasuna: estranjeren artean estranjer; arrotzen artean sekulan baino arrotzago.

Heben, etzu nehor ene arranguren behatzeko... nehor ene penen jasaiteko... bakarrik bethi hor gaindi haiduru bakartasunaren itzala; ilhunbeen pizua.

Nigarra eskapatzen zautanean, esku-gibelaz begi-chokoak chukatu behar, bricht nehor ohartu gabe.

* * *

Ene Aita; ene Ama; ene maite maiteņoak.

Ikusten zaituztet, ene gogoan ikusten.

Ene Aita: zure hiruetan hogoi'ta zortzi urtheekin.

Biloak aspaldian churituak zauzkitzu.

Gazte denborako bringotasuna ari zauzu gogortzen.

Halere berdin lanean ari zira, ichil-ichila, ildo berean, sekulan etsitu gabe.

Kunkurturik zure izerdiaz ondu lurraren gainean.

Beitoa zure zainetan kurri libertatearen odola.

Ene Ama: zure begiek, zeru urdina bezain argi,

Iduri beitute beren so eztiarekin galdegiten dautela:

"Noiz itzuliko haiz etcherat?"

Enetzat higatu zare zure bizi guzian eta higatuz joan ene gatik zure azken indarrak bururaino baliatuz.

Maite nuzulakotz.

Zure ezpainak, Ama: hoin eder, hoin bero, bethi beha noiz pottez berotzen ahalko zuten ene gizon arpegi gogorra.

Oi Amodioaren sua! Amodio izaririk gabea!

* * *

Ez etsi, ene Aita.

Ez etsi, ene Ama.

Ene Aita, Ama maite maiteņoak.

Ni zuen haurra.

Zuen Amodioaren fruitua.

Zuen haragiaren haragia.

Zuen odolaren odola.

Zueri, Amodioz, Jainkoak emana.

Zuen izaitearen jarraikitzeko ene izaitean.

Zuen biziaren luzatzeko ene bizian.

Zuen libertatean oratzeko ene gizontasuna.

Zuekin bat egiteko: zuek enekin, ni zuekin.

Elgarrekin Jainkoaren goraipatzeko.

Elgarrekin Jainkoaren maitatzeko.

Besoz-beso Jainkoaren cherbitchatzeko.

Bihotz-bihotzetik gizon guzien maitatzeko.

Zuek enekin bat eta ni zuekin bat.

Jainkoaren nahi sainduaren arabera.

* * *

Ez etsi, ene Aita.

Ez etsi, ene Ama.

Zuekin nago bethi.

Behatuz bethi goiti.

Etzaituztet ahanzten.

Ez eta ere ene etchea... ene adichkideak...

Entzuten dut lurra intzirika, denek abandonatzen dugulakotz...

Othoi chuka zuen nigarrak.

Ene gatik ez egin nigarrik: ez dezan pena samin horrek zuen bihotza arrunt higa.

Izan segur etcherat itzuliko naizela; laster itzuliko nitzaizuela.

...zuen ondorat...zuen sahetserat.

Etchondoan segidaren segurtatzeko.

Etchaldearen lantzeko, edertzeko, aberasteko.

Izan segur, osorik itzuli gei dutala; zuen ondorat itzuli gogo dutala.

Zuen indarren laukatzeko

Gure izenaren izanaren begiratzeko

Etchondoaren chutik atchikitzeko

Zuen hazitik sorthu ene izaitearen gizonki egiteko.

Zuen izerdiaz busti lurraren ene izerdiaz trenpatzeko... ontzeko...

Zuen besoez uzkali ildoaren ene besoez uzkaltzeko...

Eta lurra ezta intzirika gehiago adituren.

Parise'n, 1957'ko uztailaren 1'an

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons