MANEX ERDOZAINTZI

Zendako Jauna?

Hautatu ninduzun Eskual-Herriko leku chume batean

Ni laborari seme, dena lurrez imokatua;

Lurra aztaletan, lurra eskuan, lurra gorputz guzian.

Ni bas-herritarra odol basa batekin zainetan, dena zain.

Ni gogo ttipikoa gutxi konprenitzen lurreko gauzetaz kanpo?

Zendako Jauna?

Ene sor herri chumetik kanpo igorri ninduzun

kaskoa beroturik hoinbertze urtez gauza gutiren

ikasterat? Ene sor herritik kanpo iduri ardi bat

artaldetik baztertua, hantchet laharren artean

kokatua, ez jakin norat jo eskuin ezker eta

plauf, etsiturik, lurrerat eroria.

Zendako Jauna?

Egin ninduzun hoin sendoa munduko nahigabeen

bihotzminez karreatzeko?

[1956-1958]

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons