MANEX ERDOZAINTZI

AMAREN AMENTSA!

Amaren amentsa, oi zer amentsa, izigarria!

Bazterrak ilhuntzen ari, kanpoan ichiltasuna hedatzen orduan lurraren gainean.

Aditzen bakhar(r)ik alhor(r)etik etcherat heldu diren langilen urhatsa.

Langilen urhatsa, zer urhatsa, segur akhitua!

Aditzen ere, mendian gora, abian diren ardien juare ederra

Artzaina gibeletik hichtuz, batzutan kantuz

Artzainaren kantua, zer kantua, charmegarria!

Aditzen oino gure pentzetan otte maiteen kantua,

Bai ere herriko ezkila "Angelus" jotzean

Herriko ezkila, zer mintzoa, Jainkoaren botza!

Orduan ikhusten, Eskualdun gizona, burhas jartzen

Jainko onari du eskaintzen bere othoitza,

Eskualdun othoitza , zer othoitza, Amodiozkoa!

.........................................................

Amaren amentsa, zer amentsa, izigarria!

Suphazter chokoan zagon haurra, ohakoan

Untsa lo eginik huna nun den jatzartua

Besoetan amak hartzen du bere fruitua

Beroki aphaindu eta pausatzen altzoan

Amak dio emaiten haurrari janaritzat

Bere bizitik harturik duen hoberena

Eskaintzen dio amodiorik ederrena

"Bai, haurra! neure odol guzia, to hiretzat!"

Amaren amentsa, oi zer amentsa, izigarria!

Ņini pollitari zoin den gocho behatzea

Ichilik dago irri eztiņo bat eginez

Alde guzietarat begi ukhaldi emanez

Hartzen duela, Amak eskaini edaria.

Ilhunpe egiten du etcheko sukaldean

Salbu bethi hor dago, chamindeiko su-garra

Ar(r)atsean phizturik dagon argi bakharra

Egoitzako biziaren itchura munduan!

Amaren amentsa, oi zer amentsa, izigarria!

Zonbat aments ez du, hormaren sahetsean

Amak egin, bakhar(r)ik zelarik baraturik

Gauzak oro beren lekhuetan altchaturik

Belhauniko dago Jainkoari othoitzean.

Zeruko Aita, milesker, egin nuzulakotz

Zoin den eder zuri osoki eman bizia

Guretzat dugularik mundu zabal guzia

Zu ohoratuz, hor dago, gizona, bethikotz.

Amaren amentsa, oi zer amentsa, izigarria!

Milesker eman dautazun familiarentzat

Aita, haurrak, denak zutan atchik gaitzaguzu

Gure sofrikario, bozkario, harkitzu

Lanaren fruitu guziak, ditugu zuretzat.

Orai nahi nuke egin, oi Jainko maitea

Dutan eskaintza guzietarik ederrena

Nitarik sorthu den fruituetan hoberena

Ene haurretan egintzazu zure hautua.

Amaren amentsa, oi zer amentsa, izigarria!

Aments faltsu ditake othe ene eskaintza?

Barkamendu nitan den ahulkeriarentzat

Bainan nahi nuke osoki izan zuretzat

Seme bat aphez: zutan duket nere egoitza!

Seme bat aphez: zure Izena heda dadin

Arimer erakuts dezan zeruko bidea

Dener zabalduz zure bihotzeko athea

Ohore zuri, mundu guzitik altcha dadin.

Amaren amentsa, oi zer amentsa, izigarria!

Seme bat aphez: eskaintza osoa ditake

Ez bakhar(r)ik enea bainan munduarena

Segur Jesusekin batean dauzut erraiten

"Oi Jauna ez egin nik nahi nuken bezala

Bainan izan dadi, zuk nahi duzun bezala"

................................................

Amaren amentsa, oi zer amentsa, izigarria!

Bihotza allegera, urhatsa arhindurik

Amak oheratekobidea hartu zuen

Fitechko lo ezti irus batean sarthu zen

Girichtino eginbide guziak betherik

Bai Amaren othoitza, Jainko Aitak du aditu

Geroztik Jainko onak bere sarea du hedatu

Amaren haurra bere aphezgisa du hautatu

Nun amaren amentsa egiazki den gerthatu!

1953ko maiatzaren 31an, Amen phestaz

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons