MANEX ERDOZAINTZI

Lili bat ikusi dut baratze batean

desiratzen bainuke nere sahetsean;

Lorea ez du galtzen, udan ez neguan

Haren parerik ez da bertze bat munduan!

Arrosa arantza gaberik

ez ahal da nihun sorthu;

ez eta munduko plazerrik,

khiretsik gabe gerthatu

Primadera eder bat aurthen da pasatu

Baratzeko loria goizegi da loretu;

Sasoin kontrako loriak gauz'onik ez baitu,

gau batez kanpoan egonik, izotzak jo daiku

Arrosa eder buketako, amodioa gaztendako

nahi dudana banu nik orai enetako,

urusagorik ez laite munduan ni baino!

[1952-1953]

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons