ITSASOAREN BOTZA
Itsasoa, itsasoa, burrunban aditu nuen
Mintzaira eder batean oihua altchatu zuen
Gehiago'ta azkar(r)ago nere bihotzari lotzen
Altchatuz gora arima lorietan eremaiten
Entzunzak Euskaldun haurra, nere botz hunkigarri
Beha hire odol garbi bihotzean daudenari
Orhoit zer ar(r)azetarik eman hizan biziari
Nihun ez khausi parerik, beraz agur Herriari
Ikhusak zeru gainean zoin diren aratsetan
Eder izarņo maiteak, denak trumilkan dirdiran
Igorriz hire begier sekulako su garrean
Beren argi miresgarri sartuz geroz bihotzean
Banian itzul orai soa ene lur garbi hotarat
Mundua dute estaltzen hedatuz zokoetarat.
..................................................
Itsasoa, itsasoa burrunban aditu nuen
Mintzaira ederr batean oihua altchatu zuen
Gehiago'ta azkarrago nere bihotzari lotzen
Altchatuz gora arima lorietan eremaiten
Huraz bertzaldean baduk Herri handienetaik bat
Mihi guzietan deitzen aspaldian Amerika
Fama ederrik hedatzen denetan azkar(r)ena
Gezurra lothuz egian munduan indartsuena
Maitha zak Euskal-Herria, munduan paregabea
Bere mendi'ibaiekin Herri ederrena
Euskualdunen izaitea sekulakotz da galdua
Xukhatzen badugu Ama arbasoen sort-er(r)oa
Itsasoa, itsasoa burrunban aditu nuen
Erasia kexu batean botza altchatu zuen
azkar(r)ago nere bihotzari lotzen
Altchatuz gora arima lorietan eremaiten
Kantazak etchalde
Eskualdunen alde
Bethidanik gaude
Lehoinaren pare
Abendoaren 23an. 1950en urthea