MAITEARI
Elhur churietako izar maitea
Ene bihotz amodioz sustatua
Zure begi ederrez jelostatua
Huna nun den zure zepoan hartua
Gau batez mendi chokho galdu batean
Eskualdun artzain batek adin gaztean
Du kantatzen ilhun ichiltasunean
Bere amodio, Maite, zu ondoan
"Maitea zuretako dut gaur bihotza
Nahiago nuke bethikotz emana
Zeren gocho zaut zurekin bizitzea
Zu ezagutuz geroz nere maitea
Gaur eman behar dautazu zure hitza
Harekilan ordu berian bihotza
Jainkoa nagusi eginen ezkontza
Nun bat bihotzez iraganen bizia"
Abendoaren 3ean. 1950ren urthea