NEURE AMARI (II)
Zure sabelean ni naiz haurra sorthu
Zonbat soņu ordutik nere hazteko
Lanjerrean bethi prest altchatzeko
Zure bihotzak nau ordutik maitatu
Urtheak iragan emeki handitu
Nintzelarik gora abian lanetan
Arthalden alhatzeko, oi! mendietan
Gure etchaldean ordutik azkartu
Gero nintzen juan oraino gazterik
Etchetik urrun hiri handietarat
Nola den estranjer eskualdetarat
Hain urrun luzazkotz Euskual-Herritik
Orduan ezagutu Ama zer ziren
Zutarik urrun ni bainintzen gerthatu
Bide bortitzean zu geroz faltatu
Lan gachtuetan dut ekhasi bizitzen
Estranjer lekhu hotan baniz eneatzen
Gaizkirat balin bazaut bihotza lerratzen
Zure begi garbiez, ama naiz orhoitzen
Eta lanari gero kuraiekin lotzen!
Landek eta mendiek gituzte urruntzen
Gehiago dela ene bihotza hurbiltzen
Gau ilhuna delarik lurrerat hedatzen
Orduan naiz bihotzean zutaz orhoitzen
Oi, ama ni naiz zure phesta egunean
Zutarik orhoituko nere bihotzean
Orduan dut Jainko onari othoitzean
Galdinen atchik zizan saindutasunean
Bai ere dut altchatuko nere bihotza
gure zeruko amari eginez galditza
Eman dezan zuri bethi osagarria
Arimako'ta gorputzeko bizi luzia
Ekhainiaren 4ean. 1950ren urthea