MANEX ERDOZAINTZI

NEURE AMARI (I)

Huna ama egun zure phesta

Egun eder, Jainkoak emana

Choriak, alderdi guzietan

Hegaldaka dabiltza zeruan

Ni zutarik aspaldian urrun

Naiz bethi gelditu, haur Euskualdun

Orai dut segur ezagutzen

Amaren ukhaitea zer den

Urrun naiz segur zure ondotik

Bainan egiten dut goguetarik

Hor gaindi da usu nere bihotza

Heldu delarik, sustut gure ilhuna

Zuretako dut egun hobekiago

Gure Jainko handia othoitztuko

Zuri bethi grazia eman dezala

Bai'ta ere bizitze luzia

Bai'ta ere gure zeruko Ama

Andredena Maria Saindua

Bethi lagunt zitzan zure lanean

Bai ere zure sofrikariuetan.

Maihatzaren 20ean. 1949en urthea

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons