MANEX ERDOZAINTZI

ELE GALDUAK

Iraztorrean

Itsas-hegian...

Goiz hontan jeikitzean

Zerua

Goibel

Aurkitu dut!

Alta

Badakit

Norbaitentzat

Nonbait

Pozgarri

Agertu

Dela!

Iraztorrean

Itsas-hegian...

Goiz hontan jeikitzean

Igurikatzen nuen

Zeru poxia

Norbaitek

Nonbait

Ebatsi

Ote zidan?

Halere

Iraztorrean

Itsas-hegian...

Zendakonago

Zeru izkin bati begira

Itsua argiari bezala

Argiari deika

Eta itzalaren ondotik?

Zendakonago

Garbituko ez den

Zeru izkin baten haiduru

Zendakonago

Agertuko ez diren

Izarren haiduru?

Igurikatzen nuena

Ez da berdin etorriko!

Alta

Askotan

Oroitzen ote zara

Oraino?

Bide egin ginduen

Elkarrekin

Elkarri so eta

Ixilik:

Delako bidexka hura

Oroitzen ote zara

Oraino?

Delako bidexka hura

Laharren artetik

Iraztorrean

Itas-hegian!

Zure soaren lanbroa

Zure mintzoaren soinua

Zure barneko marruma

Zuhaitzen artetik

Iraztorrean

Itsas-hegian

Delako bidexka hartan!

Zendakonago

Zeru izkin bati begira

Itsua argiari bezala

Argiari deika

Eta itzalaren ondotik?

Zure soaren lanbroa

Zure mintzoaren soinua

Zure barneko marruma

Iraztorrean

Etsas-hegian

Itsua argiari bezala

Argiari deika eta...

Zure itzalaren ondotik

Joango naiz

Delako bidexka hartan

Intzirika!

Bretainiako Lannilisen 1968ko Uztailean

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons