MANEX ERDOZAINTZI

HAN NONBAIT BIDEAN...

Goiz eder batez bidean nindoakan

Ardurenik bideetan iragaiten diat

Ene biziko memento ederrena!

Nindoakan, beti bezaka: begia xorrotx, beharria erne,

Gogoa aldiz han nonbait galdua ene ametsetan!

Bidea zukan garbi, hunkigarri, haritzen itzalpean

Eta errekan behera, haize hegoa trostan, ene lagun...

Beharri ziloetan barna sartu zitziakan

Urrunetikako ttaka-ttaka baten harrabotsa:

Zalu, ixiltasuna nahiz zilatu!

Urratsa luzatu nikan haize hegoak bultzaturik

Soa hedatuz, ohartu nindukan

Bidean behera

Emazteki bat

Zoala:

Zurkaitz bat bezain mehe eta lerden!

“Jes! Hauxe da Anderea!

Gure harizpe tartean: zer lorea!”

So kolpean bildu nikan haren traka:

Oski takoinak, klaxkan, zalukara zerabilzkikan,

Anka biribilek eman mugimendu negurtuan,

Sorbaldek ritmoa osotzen ziotela!

Zer grazia oihaneko berdura aldean!

Burua plomuan (haize hegoak ez ziokan inarros!)

Emaztekia bazoakan, arin-arina, bidean,

Handikarien artean noizbait agertzeko

Bere ibilmodua istudiatzen...

(Hola pentsatzera itxurak hertsatzen nindikan)

Eta trebatzen: negurtuz, ritmatuz, luxatuz...

Arizan balitz bezala.

Traka ederra zuela bere gorputz gordinean

Behar deiat baitezpada salatu!

Baina abantxu parreratu nintzaionean

Bihurgune batean gorde zukan

Lanjer handi bat senditu izan balu bezala

Eta ene begien bistatik betikotz itzali

Jatzartzean amets ederrenak eta goxoenak

Egiten diren bezala...

1964ko Larrazkenean

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons