Bilduma honetan biltzen diren hamabi olerkiak 1977tik aurrera idatziz eta berridatziz joan zen testuak dira. 1981ean Domintxinen osatu egin zuen, azkenik, Bizitza pilpirak izeneko hamabi olerkiren bilduma. Aurretik idatziriko Nafarroari poema irekia olerki luzearen zenbait atal moldatuz berridatzi zituen lan honetako lehenengo lau olerkiak. Autoreak, ordea, ez zituen argitaraturik ikusi. 1994an, Erdozaintzi-Etxart-en heriotzaren hamargarren urteurrenarekin bat eginez, Maiatz argitaletxeak Nafarroari Poema Irekia eta Bizitza Pilpirak lan argitaragabeak argitaratu zituen, Herri Honen Erraietan lanarekin batera, hirurak liburu bakar batean: Bizitza pilpirak, Nafarroari poema irekia eta Herri honen erraietan (Maiatz, 1994).