MANEX ERDOZAINTZI

NAFARROARI POEMA IREKIA, SINESTEN DUT

1977an idatzi zuen olerki luzea da, hamabi atalez osatua. Atal horietako gehienak geroago Bizitza Pilpirak bilduman agertuko diren olerki berak dira. Antza denez, olerki eta ahapaldi horietan oinarritu zen, moldatuz, aldatuz eta beste era batean ordenatuz, honako lau olerki hauek idazteko: "Itxurak", "Mikelek erran zigun...", "Euskadiko neskatxa" eta "Gure kantuak", laurak Bizitza Pilpirakekoak.

Nafarroari poema irekiarekin batera, jarraian, beste bi olerki daude, biak ere urte berean Domintxinen idatziak: "Sinesten dut" eta "Errepikak" (Domintxine, 1977-07).

Maiatz argitaletxeak argitaratu zuen 1994an, beste bi olerki lanekin batera: Bizitza pilpirak, Nafarroari poema irekia eta Herri honen erraietan (Maiatz, 1994).

<< Olerki Bildumetara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons