MANEX ERDOZAINTZI

HERRI HONEN ERRAIETAN

1974an, Domintxinen zela, idatzi zuen olerki luze hau Manex Erdozaintzik, Euskal Herriaren eta langilegoaren gaiari berriro helduz. Umore eta ironia handiz, idazleak bidaia alegoriko batera gonbidatzen gaitu Euskal Herri zaharraren erraietan barna.

Herri honen Erraietan 1982an argitaratu zen, separata gisa, Maiatz literatur aldizkari hasi berrian. 1994an, Maiatz argitaletxeak beste bi olerki lanekin batera argitaratu zuen: Bizitza pilpirak, Nafarroari poema irekia eta Herri honen erraietan (Maiatz, 1994).

<< Olerki Bildumetara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons