MANEX ERDOZAINTZI

HINKI-HANKA

Hinki-Hanka 1978an argitaratu zen. Hau da Erdozaintzik argitaratu zuen lehen liburua, bere obrarik adierazgarriena eta ezagunena izan dena. Adierazgarriena, bertan biltzen baitira poetaren obra osoa gidatuko zuten gaiak (sorterria, ama, Euskal Herria, Euskara, langileria...) eta ezaugarri estilistiko eta literarioak. Liburu honetan, 1958-1976 bitartean idatzitako 32 olerki bildu zituen, kronologikoki ordenaturik; horietatik erdia baino gehiago, bai aurretik, bai ondorengo urteetan ere, garaiko aldizkari nagusietan argitaratu ziren, Olerti-n batik bat: Olerti (11), Gazte (3), Ager (3), Egan (2), Herria (2), Zabal (2), Herriz-Herri (2), Euzko Gogoa (1) eta Elgar (1).

<< Olerki Bildumetara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons