MANEX ERDOZAINTZI

Kronologia

  Bizitza Historia  
1975 Fededunak taldeak Fedegintza aldizkaria kaleratzen du. Manexen esku geratzen da aldizkariaren prestakuntza.    
    "Txiki" eta Otaegi fusilatuak.

EHASen sorrera (Euskal Herriko Alderdi Sozialista).

Francoren heriotza.

Ustela aldizkariaren sorrera.
1975
1976 Erdozaintzi Gau-eskoletako irakasle lanean hasten da Donibane Garazin eta Donapaleun.    
    Zabal liburudendan lehergailu batek eztanda egiten du.

Gabonetan gose greba Baionan.

KASen sorrera hegoaldean.

Desagertzen dira Zabal, Gure Herria eta Hitz aldizkariak.

Xalbador bertsolariaren heriotza bere omenaldi egunean. Erdozaintzi bertan izan da.
1976
1977 HERRIAREKIN apaiz taldearen sorreran parte hartzen du.

Bizitza Pilpirak bildumarako olerkiak idazten hasten da. “Nafarroari poema irekia”, “Sinesten dut” eta “Hemengo Elizari” olerki ezagunak idazten ditu.
   
    Lehenengo hauteskundeak hego Euskal Herrian.

Zazpi urtez debekatuta egon ondoren Jakin aldizkaria berriro kaleratzen da.

Ikurriña legeztatzen dute.

Deia eta Egin egunkariak sortzen dira.

Udako Euskal Unibertsitatea Iruñean egiten hasten da.
1977
1978 Erdozaintzi Akitaniako Frantziskotarren Ministro Probintzial izendatzen dute.

Donostian ospatzen den Erlijioso Bizitzaren I. Euskal Astean aurkezpeneko hitzaldia ematen du.

Hinki-Hanka olerki liburua argitaratzen da.
   
    Herria 2000 Eliza kristau konprometituen aldizkariaren sorrera.

Pott aldizkaria eta argitaletxea.
1978
1979 Erdozaintziren anaia Piarrañoren heriotza. Haren oroitzapenez, /Din... Dan... Hil zeinuak.../ olerki argitaragabea idazten du.

Italiara bidaiatzen du, Asisen ospatzen den frantziskotar guzien Kapitulu Generalera.

Euskadiko fraide-seroren IX. Biltzarra egiten da Loiolan; Manexek bertan parte hartu eta “Itxaropena” (Bizitza Pilpirak) olerkia irakurtzen du.

“Managuako bideak" olerkia idazten du Nikaraguako iraultzaileen omenez.
   
    Gernikako Autonomi Estatutuaren onarpena hego Euskal Herrian.

Nikaraguan sandinistek gobernua bereganatzen dute.

Susa aldizkaria eta argitaletxea.
1979
1980 Erdozaintzi Italiara bidaiatzen du Assis-eko serora talde batekin biltzeko.

Etxarriko Laborantza Zentroan irakasle lanean hasten da.

Iruñeako Udako Euskal Unibertsitatean hitzaldia ematen du Erdozaintzik.

Donapalaun sortzen den Herriz-Herri aldizkariaren zuzendari izendatzen dute Erdozaintzi.
   
    Michel Labegerieren heriotza.

Iparraldeko "Bertsularien lagunak" elkartearen sorrera.
1980
1981 Estatu Batuetara bidaia.

Osasun arazoek atsedenaldi bat hartzera behartzen dute.

Gauaren atzekaldean eleberria idazten amaitzen du.

Bizitza pilpirak olerki bilduma osatzen du Domintxainen.

"Hire adin gordinean" (Bizitza Pilpirak) olerkia idazten du Joseba Arregiren omenez.
   
    Estatu-kolpea Espainian otsailaren 23an.

Irulegi Irratia sortzen da.

Joseba Arregiren heriotza.
1981
1982 Herri Honen Erraietan olerki luzea argitaratzen dute Maiatz aldizkari berrian.

Gauaren atzekaldean eleberriaren argitalpena.
   
    Maiatz literatur aldizkaria sortzen da Baionan.

Anaitasuna desagertzen da.

Euskal Idazleen Elkartearen sorrera.

Xiberuko Boza irratia emititzen hasten da.
1982
1983 Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatzen du Erdozaintzi.

Euskal Herria eta Paris arteko bidaian “Trein honen drangalan” olerki luzea idazten du.
   
    Euskal Telebistak bere lehenengo emanaldia eskaintzen du.

Euskal Idazleen Elkartea ofizialki onartua da; Idatz barne buletina argitaratzen du.

GALen sorrera PSOEko gobernupean
1983
1984 “Gure etsaiak” idazten du, gure eskutara iritsi den azken olerki dataduna.

Apirilaren 29an hil egiten da Tolosako eritegi batean, berrogeita bederatzi urte dituela.
   
    Euskal Idazleen Lehen Biltzarra ospatzen da Saran. 1984
Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons