Bizitza | Historia | ||
---|---|---|---|
1965 | Erdozaintziren eskariz Santos Beloki hegoaldeko fraidea Donapaleura doa. Psikologia ikasketak hasten ditu Parisen, Centre de Formation à la Psychologie Pastorale izenekoan. Parisen dela, Gauaren atzekaldean eleberria izango denaren lehenengo zirriborroak idazten hasten da. Parisen sorturiko Elgar-en argitaratzen ditu bere artikuluak.Bertako Eskual Etxean euskarako ikastaroak ematen dizkie bertan bizi diren euskaldunen haurrei. |
||
Durangoko Lehen Euskal Liburuaren Azoka, Gerediaga Kultur Elkarteak antolaturik. | 1965 | ||
1966 | Pariseko urtebeteko ikasketak amaiturik, nagusiek Okzitaniako Tolosako komentura igortzen dute frantziskotar gazteen maisu. 1972 arte izango da kargu horretan. S. Onaindiarekin harremanetan jartzen da eta Olerti-n argitaratzen dira bere olerkiak. |
||
1967 | Erdozaintzik Japonera misiolari joateko nahia agertzen die nagusiei. | ||
1968 | Pariseko maiatzeko gertakariak gogoan dituela, “Pedagogia berri bati buruz" lan argitaragabea prestatzen du. Eskura dituen bitarteko guztiak baliatzen ditu Hego Euskal Herriak bizi duen egoera politiko eta kultural nahasia salatzeko: artikuluak, olerkiak, predikuak... |
||
Tx. Etxebarrietaren hilketa. Maiatzean Pariseko ikasleen altxamenduek langile mugimenduarekin bat egiten dute. FEDEDUNAK taldearen sorrera. Euskaltzaindiak Arantzazun euskararen batasun literarioari buruzko Biltzarra egiten du. |
1968 | ||
1969 | Akitania Probintziako buruzagiek Erdozaintzi izendatzen dute Tolosako komentuko arduradun edo goardiano hiru urterako. Erdozaintzi FEDEDUNAK elkartean idazkari aukeratzen dute. |
||
"Fededunak"en I. biltzarra. Jakin debekatzen dute. Lehenengo ikastola sortzen da Baionan, eta horrekin batera Seaska, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkartea. |
1969 | ||
Gose greba Baionan hegoaldeko errefuxiatuen aldekoa. Burgoseko auzia. Karmeldarrak Karmel argitaratzen hasten dira. |
1970 | ||
Aberri-Eguna Donibane Lohitzunen, debekatua. Txillardegi eta Monzon urruntzen dituzte eta protesta moduan maiatzean gose greba egiten dute Baionan. |
1971 | ||
1972 | Santos Belokik, Xalbat Bellemurrek eta Erdozaintzik Domintxineko "Anaitasuna" anaiartea sortzen dute. Loiolan egiten den Euskal Herriko Erlijiosoen Biltzarrean parte hartzen du. |
||
“Fededunak”eko batzar nagusia; Manex eta S. Beloki kontseilukide hautatuak dira. Aberri Eguna Maulen. Azaroan gose greba Baionan; M. Bellemurrek bertan parte hartzen du Anaitasunako fraideen ordezkari gisa. |
1972 | ||
1973 | Erdozaintziren amaren heriotza. | ||
Estatu kolpea Txilen. Aberri-Eguna ospatzen da Donibane Garazin, Txikiaren omenez. Udako Euskal Unibertsitatearen lehen ekitaldia Donibane-Lohitzunen. Carrero Blancoren aurkako atentatua. Zamorako apaiz presoen gose-greba. |
1973 | ||
1974 | Herri Honen Erraietan idazten du Domintxinen. M. Pagola eta Massigogerekin batera "Argi Bil" elkartea sortzen du. |
||
Urtarrilean greba Baionan. Gobernuak Enbata debekatzen du. |
1974 |