MANEX ERDOZAINTZI

PRESUNERRAK

Norbait

Hauteman zuen

Hurbil iragaten

"Kadiņa hauk

Hauts-zkidak

Otoi!"

Norbait

Hauteman zuen

Laster iragaten

... eta joaten!

Norbait

Hauteman zuen

Ahapetik mintzo

"Hi to...

Ate hau

Ideki-zadak

Nolazpeit!"

Norbait

Hauteman zuen

Ahapetik mintzo

... eta ixiltzen!

Norbait

Hauteman zuen

Haztamuka igaten

"Hi to...

Nor bahaiz ere

Zirritu hau

Jauzaraz-ezadak

Otoi!"

Norbait

Hauteman zuen

Haztamuka igaten

... eta jausten!

..............................................

Geroxago

Beste norbait oraino

Hor gaindi

Gertatu zen

EZ OMEN ZUEN

FRITSIK

ENTZUN

EDO

HAUTEMAN.

1969ko Uztailean

<< Kantuen zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons