MANEX ERDOZAINTZI

MUNDU ZABALERAKO!

Gure lur hontako bizian

Mundu barneko bideetan

Gazte indarrak odolean

Erne-ta azkar gaiten joan

Beti ixuriz bihotzetan

Amodio xorta gozoa!

Dei adarra dut joko

Gora erabiliko:

Lot ditela lanari

Euskal semeak oro

Mundu zabalerako!

Ilunbeak dira munduan

Trixtura gogo bihotzetan

Ibil gaiten batasunean

Elkarrekin ber urratsean

Gora atxikiz agerian!

Esperantzaren su berdea!

Dei adarra dut joko

Gora erabiliko:

Lot ditela lanari

Euskal semeak oro

Mundu zabalerako!

Aspaldinoko mendeetan

Haritz bat da sortu Gernikan

Bil gaiten haren inguruan

Eta xuti oldar gaitzean

Munduari eskaintzekotan

Askatasunaren hazia!

Dei adarra dut joko

Gora erabiliko:

Lot ditela lanari

Euskal semeak oro

Mundu zabalerako!

Ez gaiten ito ahalgetan

Ager burua gorenetan

Ta lurrak ez beretzekotan

Ez ibil gogoa herrestan

Mundu osoak jakin dezan

Gure Nortasunaren berri!

Dei adarra dut joko

Gora erabiliko:

Lot ditela lanari

Euskal semeak oro

1965ko Apirilean

<< Kantuen zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons