MANEX ERDOZAINTZI

MENDIRUNTZ

Hire lagunekin

Mendiruntz

Abiatu hintzelarik

Negu hartako

Arrasteri batez

Bestaldi arte

Erran ondoan

Abiatu hintzelarik

Hire begi bustiak

Bideskan urruntzean

Mendiruntz

Klandestinoko arrasteri hartan...

Ez huen mundua harrotu nahi

Ez huen mundua menperatu nahi

Ez huen mundua zapaldu nahi

Askatasun handi baten gutizia

Maitasun sakon baten desira

Herri puskatu, menperatu

Eta zapaldu honentzat

Amodioz

("Hire adin gordinean" olerkiaren zati bat)

<< Kantuen zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons