MANEX ERDOZAINTZI

Artikuluak

1955 eta 1983 bitartean Erdozaintzik hainbat aldizkaritan argitaratu zituen 39 artikulu bildu ditugu honako honetan.

Euskaraz nahiz frantsesez idatziak, garaiko euskal agerkari nagusietan irakurri ahal izan ziren Manexen artikuluak, bai informazio eta kultur gaien ingurukoetan : Herria, Gure-Herria, Elgar, Herriz-Herri, Basque Éclair, Jakin, Anaitasuna ; bai erlijiosoetan ere, eta ez soilik euskaldunak : Fedegintza, Cantabria Franciscana, Autour du Clocher (Bulletin mensuel interparoissial de la Soule), Cahiers pour la foi, Jaunaren Deia, eta Notre Lien.

Hainbat laburdura eta ezizen erabili zituen Erdozaintzik bere argitalpenetan. Herria-n esate baterako, lehen artikuluan 'F.A.' (Frère Arnaud) ikusten badugu ere, hurrengo hiruretan, 1956. urtean, 'M. Ostogia' edo 'M.O.' izena erabiliko du; astekari berean, 1967an, 'Mañes Ibarralde'. Gainontzeko artikuluetan izena osorik edo laburdura ezberdinak erabiliko ditu, 'F.A.E.E.' (Frère Arnaud Erdozaintzi-Etxart), 'A.E.E.', edo eta 'M.E.E.' (Manex izena erabiliz).

Erdozaintzi-Etxarten artikuluetan bi gai dira nagusi: batetik, Euskal Herria, bere esparru guztietan: kultura, hizkuntza, politika, gizartea, ekonomia... eta bestetik, Eliza, erlijioa. Ez ditu, ordea, bi gai horiek bereizturik ulertzen, aitzitik, elkarri loturik doaz beti, elkarrengandik ezin banatuz.

Agurtzane Ortiz Lopetegi

Artikuluak
Titulua Agerkaria Testua
Gretchioko eguberri gaua Herria
Prêtre du Seigneur Basque Éclair
Euskal kultura baten behar gorria Herria
"Ostogia" Jaunari (Piarres Lafitte) Herria
Denak eskuz esku, sail berean Herria
Un problème actuel: l'enseignement de la langue basque Gure Herria, Elgar
Uzkur-mina Herria
Pour une action efficace: Prendre conscience et s'unir Elgar
Edouard Herriot Jakin, 3. zenb.
Attitude Basque et jeunes nations en marche Elgar
Euskal billerak Hazparne'n Jakin, 4. zenb.
Les journes d'EMBATA Hasparren Elgar
Euzko-Gogoa Elgar
Pour une action efficace: Faire 'Oeuvre d'homme' Elgar
Le père Lhande Elgar
Pour une action efficace: Le devoir d'intelligence Elgar
'Berri ona' etorri zauku Jakin, 10. zenb.
Haurride bertsolariak, zueri begira dago Eskualdun jendea Gure Herria, 6. zenb.
Le merci du Frère quêteur Autour du Clocher
'Berri ona' etorri zauku (Jarraipena) Jakin, 12. zenb.
'Berri ona' etorri zauku (Jarraipena) Jakin, 14. zenb.
'Berri ona' etorri zauku (II) Jainkoaren erresuman sartzea: Bateioa Jakin, 15. zenb.
L'Eglise du peuple: rôle national et social du clergé irlandais Cantabria Franciscana, 57-58-59. zenb.
Gure Girixtino bokazionearen zimenduak Jakin, 17. zenb.
Bertsolarisme en Pays Basque Elgar
Txomin Agirre 'Ondarrak' Gure Herria, 1. zenb.; Elgar
Fededun eta fedetzaile Jakin, 23. zenb.
Eskual irakurgaiak Gure Herria, 4. zenb.; Elgar
Eskual-Irakurgaiak II Paris
Udatiarrekilan Herria, 887. zenb.
Egunean eguneko borroka (saiakera) Jakin, 33. zenb
Ipar Euskal Herria Herria, Elgar
Elizarik behar ote dugu? Anaitasuna, 233. zenb.
Ekainak 21 Parisen Anaitasuna, 259. zenb.
Ezkurra-Jutsi Herria, 1270. zenb.
Helduen katekesia Herria, 1284. zenb., Fedegintza, 1. zenb.
Herria eta Eliza Fedegintza, 1. zenb.
Erlijioso bizitza Euskal Herrian Jaunaren Deia, 64-65. zenb.
La culture basque en Soule Herriz-Herri, 128. zenb.
Piarres Lafitte Jaunari omenaldia Herriz-Herri, 131. zenb.

 

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons