MANEX ERDOZAINTZI

LA CULTURE BASQUE EN SOULE

Herriz-Herri 128. zk., 1983ko maiatzaren 5a, 10. or.

Le mardi 26 avril, à la Maison interprofessionnelle de Tardets, s'est tenu un débat autour du "Pré-rapport de l'enquête sur l'état de la culture basque en Soule"; enquête réalisée par Maïte LAPHAILLE et François FOURQUET dans le cadre de la convention culturelle signée entre l'Etat et la ville de Tardets. Une soixantaine de personnes, dont 5 maires, y participait.

Lan-tresna honek bi zati dauzka. Lehenean, analisiatzen da euskal kulturaren egoera kritikoa Xuberoan. Bigarrenean, proposamen andana bat aipatzen da eta frango xeheki bi hauek: instituzio kultural bat antolatzea, bidatua litzakeena tokiko jende kulturalekin (arte-langile eta Elkargoak) eta herri-gizonekin; Xuberoko kultura-etxe bat Maulen eraikitzea.

Elkarrizketaren helburua zen lan-tresna honi buruz egin zitazkeen kritikak erraitea eta biltzea. Lehenik mintzatu dira: SU-AZIaren izenean Johane CAZENAVE, UHAITZAren izenean Frantxua CAMUS, IKASTOLAko Burrasoen izenean Frantxua DASCON. Gero, batzuk eta bestek finkatu edo xehekiago aipatu ahal izan dituzte dokumentu honen ahuleziak, eskasak, mugak.

Batez ere azpimarratu da:

1. Analisiak hobeki agerarazi behar lukeela legez gure mintzaira arrunt baztertua izan dela eta dela: bai eskolan, bai administrazioan, bai komunikabideetan (irrati eta telebista); legez baztertua izaite honek euskal kulturari ekarri dio izigarrizko kaltea eta galtzea; frantsesa nagusitu da eta zapaltzaile bilakatu, jendeen arteko eguneroko harremanak eta solasak beretzeraino.

2. Erabaki politikoak hartu behar direla euskal kultura berriz abiarazteko, finkatzeko, hedatzeko: ekonomia eta kulturaren indartzea bata-besteari lotu behar da: lotura hau biziaraztea onartu behar du Estadoak, bai legez eta bai diruz.

Garrantzizko sail honi zimendu finki bat emaiteko, beste bilkura-debate bat egitea denek erabaki dute: heldu den maiatzaren 26an, Atarratzen, ber etxean eta ber tenorean.

<< Artikuluen zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons