GRETCHIOKO EGUBERRI GAUA
Herria, 1955eko abenduaren 22a
Sainduak dire presuna batzu izigarriak. Batez ere saindu alchatuak izan direlakotz; bainan bai direlakotz osoki gizon gizonen artian, bi zangoak lurrean (barna finkatuak eta baitezpada beren izaite guzian Jainkoaz suntsituak. Artetan laket) zauku haien bizitzeari begi kolpe bat botatzea eta bricht gerthakari bat baztertzea bere chehetasunetarik biphiltzeko, derauzkan huts eta ongietan zerbait erakaspen hatzeman nahiz edo bederen gogoaren gozagarri.
Hiru urthe hil aintzin, Frantses Asisakoak nahi ukhan zuen Jesusen sortzea haundizki ohoratu. Hamabortz bat egun lehenago Gretchio herriko Jaun bere adichkide Joannes Zamaldunari aiphatu zuen bere chedea eta galdegin joan zadin oraidanik Gretchiorat eta Eguberri Gaueko gauza guziak prest presta ezar: nahi zuela Jesus Haurra, Bethleem bezala khorbe batean belhar puchka baten gainean etzana, lo ukhusi idi eta asto baten erdian. Berehala adichkide hori abiatu zen Frantsesek manatu guzien egiterat.
Eguberri Gaua ethorri zelarik Frantsesek deithu zituen bertze fraide lagunak; jende ainhitzekin Gretchiorat joan ziren. Mendi bichkar batean denak prest ezarriak ziren: khorbea eta haren bi sahetsetarik idia eta astoa. Arbolen artetik argizaria ezagun zen zeruan dirdiran; Fraideen kantuaren oiharzuna bazoan harrokaz harroka zelhaieraino. Frantses Poberelloa zauden irustasunez gainditua, intziri eta othoitz.
Gauerdian meza hasi zen. Frantsesek diakre egin zuen eta ebanjelioko mementoa jin zelarik botza adiarazi zuen fin eta garbi "Berri Onaren" mundu guziaren salhatzeko; gero predikua egin zuen hitzak ithurritik ura bezala ahotik jelditzen zazkola. Aiphatu zuen hain amultsuki, gochatuz bezala, Jesusen Sortzea halaz nun Bethleem hitza erraiten iduri beitzuen achuriño bat marrakaz ari.
Gau hori izan zen guziz miresgarria, bozkarioz bethea. Frantsesek bere bihotzean senditu zuen Jesu-Krichtok bere sortzean onhartu aphaltasuna, halaber gizonen alderako amodio bizia. Sekulan bezain finki khorbean irriz zauden Jainko-Gizonduari bere izaite guzia eskaini zuen Bethleemeko Aingeruekin errepikatzen zuela:
"Ospe Jainkoari zeru gorenetan eta Bake nahikunde oneko gizoneri".
F.A.